Ongi etorri

GIPUZKOAKO ESTETIKALARIEN ELKARTERA

Denborak aurrera egin ahala, modak, ohiturak eta beharrak aldatu egiten dira. Era berean, elkarte batek egin behar du, garai berrietara egokitu, eta malgutasuna izan behar du aldaketaren aurrean, horixe baita etengabeko gauza bakarra. Horregatik, EGIEn buru-belarri dihardugu estetikaren sektoreko profesionaltasuna etengabe hobetzen, gure azken bezeroen zerbitzura.

Zu ezagutu nahi zaitugu.

estetikalarien elkartea gipuzkoa

Gure ateak zabalik daude familia honetan parte hartu nahi duten probintziako zentro estetiko guztientzat. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar handiagoa izango dugu enpresa-sektore gisa. Gure jarduera optimizatu nahi dugu, elkarri lagunduz. Egunerokotasunean jarri nahi dugu arreta garrantzitsuena, gure azken bezeroak, eta ad hoc zerbitzua eskaintzen jarraitu.

EGIE

ESTEIKALARIEN ELKARTEARI
buruz

Gipuzkoako Estetikalarien Elkartea 1977an sortu zen, estetikaren sektorearen interesak sustatu nahi zituzten emakume profesionalen talde baten eskutik.

Elkarteak bilakaera izan du denboran zehar, eta elkarte profesional modernoa bihurtu da, elkartekideen prestakuntzan, haien eguneratzean eta enpresen egokitzapenean oinarritua. Gaur egun enpresa- eta lanbide-elkarte bat gara, esperientzia handikoa, baina espiritu gazte eta berritzailea. EGIEn gure jarduera arlo hauetara bideratzen dugu:

Zure ahotsa

Estetika profesionalaren sektoreko interes profesionalak ordezkatu, defendatu eta sustatzea. Korporazio-talde gisa sendotzea, gure burua defendatzeko, baita lege-mailan ere.

Lankidetza lehiakortasunaren alde

Elkartekideen arteko lankidetza sustatzea, lehiakortasuna hobetzeko eta sektorean negozio-arlo berriak garatzeko estrategiak diseinatuz.

Etengabeko prestakuntza

Zentro elkartuek gure intereseko arloetan diru-laguntzak bilatzea eta etengabeko prestakuntza ematea. Ikastaroak, solasaldiak eta mintegiak antolatzen ditugu maiz.

Jarraipena eta defentsa

Eskura ditugun legezko metodo guztien bidez, intrusismo profesionaleko praktikak edozein modutan kontrolatzea eta salatzea.

Dolor sit amet conse ctetur adipisicin

IRAGARKI

TAULA

Atal honetan, EGIEri elkartutako zentroek saltzen dituzten produktu eta zerbitzuen iragarki-galeria dugu.

Sektoreko

berriak

Garrantzitsuak iruditu zaizkigun estetikaren sektoreari buruzko azken berrien bilduma duzu hemen. Halaber, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen ekitaldien agenda argitaratuko dugu.

Lan

poltsa

Atal honetan, EGIEri lotutako zentro estetikoetan sortzen diren lan-aukerak ezagutuko dituzu.

Egin aurrera zure negozioarekin

EGIEREN PARTAIDE

Gipuzkoako Estetizisten Elkarteko (EGIE) kide izatea 18 €besterik ez da hilean. Lanbide eta enpresa arloko laguntza jasotzeaz gain, fede onez diharduten pertsona ekintzaileak, dinamikoak eta arduratsuak ezagutuko dituzu.

EGIEren helbidea:

José Maria Salaberría kalea, 25 20010 Donostia · Gipuzkoa

Informazioa eskatu nahi duzu?

(+34) 943 45 75 77 - 656 707 446
info@egie.es

Ordutegia:

Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara *Harremanetarako pertsona: Adolfo